telephone(+34) 943 44 50 80

Aircontrol - Pneumatika eta hidraulika

Aircontrol - Pneumatika eta hidraulika

Ezagutu gaitzazu

Gure baloreak

Liderra izanik, desberdina den enpresa baten bermea

Enpresok «bikaintasuna», «kalitatea», «konpromisoa», «zintzotasuna» eta «bezeroarekiko zerbitzua» bezalako balioak nabarmentzeko joera daukagu. Edonola ere, AirControl enpresan, iruditzen zaigu ez dagoela halako balioak azpimarratu beharrik, enpresa guztiok beti eduki beharko genituzke-eta. Izan al gintezke, akaso, «ez-eraginkor», «produktu txarren saltzaile», «axolagabe» edo «iruzurti»?
Gure bikaintasuna, kalitatea, konpromisoa, zintzotasuna eta bezeroarekiko zerbitzua baino zerbait gehiago ezagutarazi nahiko genizuke. AirControl gara gu: hurbilak eta interaktiboak bezeroarekiko komunikazioan, tresna digital eta tradizional sorta zabalari esker, eta buruz buruko harremanen zale, lanerako grinaren sustatzaile. Ausartak gara edozein erronkaren aurrean; arinak eta sofistikatuak elkarlanean, eta harrigarriak irtenbideak proposatzen.
1962az geroztik garenez guztien harrigarri, lidertzat jotzen dugu geure burua produktu bereziaren fabrikazioan, neurrira egindako produktua eskaintzen baitugu, arazo zehatzak konpontzeko sortua. Zorrotzak gara, bai fabrikazio-prozesuan, bai enpresaren antolaketan, eta kalitate-kontrol ugari erabiltzen ditugu. Solidarioak gara: ingurumena zaintzeko etengabeko prozesu bat daukagu, gure herriko kirol-taldeak babesten ditugu, eta konpromiso sendoa daukagu GKEekin (Mugarik Gabeko Medikuak erakundearekin, adibidez).
Gazteak gara, bai taldean, bai gure estilo eta nortasun korporatiboan, bai lan egiteko eta bezeroak tratatzeko moduan. Baina, batez ere, pertsonak gara, zu bezalaxe. Garbi daukagu enpresekin ari garela lanean, baina, batik bat, pertsonekin. Bezeroak igarri behar du benetan axola zaigula eta hurbil gauzkala, proiektua sortzen denetik, salmenta-osteko zerbitzura bitartean.
Antxon, Jorge, Iñaki, David, Txus Mari, Ernesto, Koldo, Bea, Edmundo, José Luis, Mónica, Christian, Joserra, Ben, Juan Carlos, Cati, Esther, Pedro, Mikel, Eduardo, Hugo, Ramón, Miguel, Iker, Edu, Dani eta Carlos gara gu. Eta, gure laguntzaile guztiekin batera, zeure esanera gauzkazu.
Urte askotarako!
 

Acrobat Reader behera kargatu / PDF dokumentuak ikusteko, beharrezkoa da Acrobat Reader instalatuta izatea.

 

AirControl sarean:

Saria jaso zuen
diariovasco.com